Skip to main content

Jon Magunazelaia, SD Eibarreko jolakaria izango da 2028ra arte

Eibarreko 23 urteko erdilaria Realetik dator

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek eta Realak akordioa lortu dute Jon Magunazelaia SD Eibarreko jolakari bilakatzeko. Jon Magunazelaiak Eibarrekin sinatu du hurrengo hiru denboraldietarako. Erdilaria Realeko jokalaria izan da azken urteetan. Pasa den denboraldian utzita jokatu zuen Kordoban.


Erdilaria SD Eibarreko harrobian hezi zen, eta orain, urte batzuk geroago, Eibarrera itzuliko da lehen taldeko jokalari gisa. 2016an hasi zen Realeko oinarrizko taldeetan jokatzen, 17 urterekin. Jokalariak Realeko C eta B taldeetan aritu zen eta 2023an lehen taldearekin debuta egin zuen arte.


24-25 denboraldian, neguko merkatuan, Kordoba CFra iritsi zen utzita eta bertan 20 partida jokatu zituen.


Ongi etorri, Jon!