Jon Bautista: "Goian bolbora asko dugu eta hiru partida irabazi ditugu."
Jon Bautistak agerraldia egin du asteazken honetan Ipuruan, estadioan egindako goizeko entrenamenduaren ostean.
Kide berriei dagokienez, honako hau adierazi du: "Elkar ulertzen dugu, gauza batzuk zehaztea falta da, eta guztiok nahi dugun Eibar izango gara".
Aurkariari eta iaz Oviedoren aurkako playoffetan bizitako esperientziari dagokionez, urte berria dela adierazi du, denboraldi berria, jokalari berriekin, eta datorrenaz pentsatzea tokatzen dela. Hala ere, ia ahaztuta egonik, iazkoan pentsatzea onartu du.
Amaitzeko, honakoa gaineratu du: "Guztiarekin aterako dira, gu ere bai, zugandik zuganako partida izango da, eta espero dezagun hiru puntuak lortzea".