Skip to main content
EU
Akziodunak

Jon Ander Ulaziak datorren Akziodunen Batzarreko gaiak eta prozedimenduak azaldu ditu

Online bozkatzeko epea abenduaren 2tik 7ra irekita egongo da

Kontseilari Delegatua den Jon Ander Ulaziak datorren abenduaren 12an, Coliseo antzokian egingo den Akziodunen Batzar Orokorraren berri eman du gaurkoan. Agerpena bi zati nagusitan banatu da. Batetik, boto-sistemaren inguruan jarraitu beharreko prozedimenduak argitu dira, eta bestetik, Batzarrean jorratuko den Eguneko Gai-Zerrenda azaldu da.

Akziodunek hiru eratara parte hartu dezakete datorren abenduaren 12an. Modu presentzialean, bitartekari baten bitartez eta online eran. Azken modalidade hau iaz estreinatu zen eta emaitza bikainak lortu zituen.

Botoa beste norbaiten esku uzteko era beste urtetan eginiko berbera izango da. Akziodunek Eibarreko webean eskuragarri duten ordezkaritza-txartela bete beharko dute eta eskuordezkatuko duen pertsonari edo klubari eman beharko dio.

Joan den urtean bezalaxe, akziodunek ere online hartu dezakete parte. Ulaziak adierazi du modu honek “arrakasta handia izan zuela iaz, 1500 pertsonen parte-hartzearekin”. Bozka emateko epea abenduaren 2tik 7ra egongo da irekita. Horretarako, interesa duten pertsonek “Akziodunak” atalean, eskatzen zaizkien eremuak bete beharko dituzte.

Klubak online modalitatean berrikuntza bat sartu du akziodunen bozka seguruagoa izateko helburuarekin. ID eta pina sartzearekin batera, klubak akziodunaren mugikorra eskatuko du. Horren bitartez, akziodunak egindako bozka egiaztatu ahal izango du eta bozkaren zentzua bermatu ahal izango dute.

Aurrez aurreko formatuari dagokionez, klubak eskuragarri jarri du akziodun bakoitzak aurretik bere akreditazioa web-ean lortzeko aukera. Neurri honen bitartez, Batzarrera sarrera bizkortu nahi da, bozkatzeko gailua lehenago eskuratu eta beste urtetan sortu diren ilarak ekidin.

Agerraldiko bigarren zatian, Ulaziak Batzarrean jorratuko diren bost puntuak azaldu ditu.

  1. Lehendakari Anderearen informea Sozietateko egoeraren inguruan
  2. Sozietatearen Urteko Kontuen azterketa eta onarpena
  3. Sozietatearen auditorearen izendatzea
  4. Ahalmenen Eskugordetzea
  5. Galdera eta Erreguak

Aurreko urteko ekitalde ekonomikoaren kontuei dagokionez, aurrekontua 52€ milioikoa izan zen. Horietatik 47 milioi telebistetatik eratorriak. “Joan den urtean lehen aldiz telebistetatik datorren diruaren portzentajea %90-tik jaitsi da. Aurten %88-ra jaistea nahi dugu”, adierazi du Ulaziak.

Kontseilari Delegatuak datorren urteko aurrekontuak 52.9koa izango dela azaldu du, “klubeko historian handiena”. Guztira, 20 milioi euroko irabaziak aurreikusten dira datorren urteko ekitaldiaren amaierarako.