Skip to main content
EU
Bigarren Taldea

Jokin Aranbarrik Eibar utziko du denboraldia amaitzean

Entrenatzaile azkoitiarrak bigarren taldea gidatu du Bigarren RFEF Mailara igotzeko

Jokin Aranbarrik aurtengo denboraldia amaitzen denean amaituko du Eibarrekin duen lotura. Denboraldi horretan, CD Vitoria armaginen bigarren taldea Bigarren RFEFra igo da.
Entrenatzaile azkoitiarrak bere erabakiz utziko du kluba, eta larunbat honetan zuzenduko du bere azken partida, Hirugarren RFEFko 4. multzoko azken jardunaldian, Unben, 18:00etan, Pasaiaren aurka. CD Vitoria duela bi jardunaldi izan zen txapeldun, eta, horrela, Bigarren RFEFra igo zela ziurtatu zuen, orain arte 25 garaipen, 6 berdinketa eta 2 porrot lortu dituen denboraldian.
Aranbarri (Azkotia, 1984) 2016ko udan iritsi zen Eibarrera, Ohorezko Kadeteaz arduratzeko. Ondoren, Euskal Ligako Kadeteak zuzendu zituen denboraldi batez, eta bi Ohorezko Mailako Gazteak. Azken hiru denboraldietan Eibarren bigarren taldea zuzendu du.
Eibarrek eskerrak eman dizkio Jokin Aranbarriri egindako ahaleginagatik eta zorterik onena opa dio etorkizuneko proiektuetan.

Eskerrik asko, Jokin!