Skip to main content

Jokin Aranbarri: "Taldearen sentsazioak oso onak izan dira denboraldi-aurrean"

Filiala igandean estreinatuko da Basarten Amurrioren aurka, arratsaldeko 18: 00tan

There are no reactions yet. Be the first!

CD Vitoriak Ligako lehen partida jokatuko du igandean 18:00tan. Espainiako Futbol Txapelketako Hirugarren Mailan arituko da eta Jokin Aranbarri izango da bere entrenatzailea. Aranbarri estreinakoz izango da aulkian, azken bi urteak Gazteen Ohorezko Nazional Mailako taldean egon eta gero.

Denboraldi-aurreko sentsazioak

"Sentsazio positiboak izan ditut denboraldi-aurrean. Harreman ona dago egiturako talde desberdinen artean eta horrek lana errazten du. Taldearen sentsazioak oso onak izan dira, jokalarien aldetik jarrera ona dago. Arreta eman dit jokalari askok euren gaitasunak erakusteko beldurrik ez izateak. Hori da hazteko bidea".

Joko-ideia

"Ekimena duen talde bat ikustea gustatuko litzaidake: aurkariaren zelaian jokatzeko aukerak sortzeko, golak sartzeko. Jokalaria ausarta izatea da abiapuntua, ideia norberarena dela sentitzea. Garrantzitsua da zelaian daudenean argi izatea zer egingo duten. Gero ikusiko dugu erabakia egokia den ala ez".

Lehen partida Amurrioren aurka

"Ideiak argi dituen taldea da Amurrio. Baloi irteeran erakartzen saiatzen eta ondoren bertikalak dira. Ondo antolatuta daude eta indartsuak dira haien zelaian. Denboraldi ona egitetik datoz. Partida zaila izango da. Ekimena ahalik eta denbora luzeenean eramatea da asmoa".

Denboraldiko helburua

Jokalari bakoitzak ahalik eta gehien hobetzea da markatzen dugun helburua. Prozesu hori guztia funtsezkoa izango da. Lehen taldera ahalik eta jokalari gehien iristea da asmoa, baina mantentzeko eta taldeari maila emateko aukerarekin".