
Lehen Taldea
Javi Muñoz, jokalari armagin berria 2023ra arte
26 urteko erdilariak bi denboraldirako kontratua sinatu du
Javi Muñoz Eibarrek 21/22 denboraldirako egindako laugarren fitxaketa da. 26 urteko erdilaria da, eta Alavesekin kontratua bukatu eta gero libre dator talde armaginera. Azken denboraldi honetan utzita aritu da CD Mirandesen. 40 partida jokatu ditu, Ligako 39 eta Kopako bat, 3.384 minututan banatuta, gol bat sartuz eta hiru asistentzia banatuz.
Parlan jaioa eta Real Madrilen harrobian trebatua, Muñozek eskarmentu handia du Bigarren Mailan, guztira 115 partida jokatuz maila horretan.
IMQn azterketa medikoa egin ostean, bi denboraldirako kontratua sinatu du, 2023ko ekainera arte.