Skip to main content
Lehen Taldea

Javi Muñoz: "Ilusioz gainezka nator anbizioa erakutsi duen talde batera"

Jokalari armagin berria gaur aurkeztu dute Ipuruan

There are no reactions yet. Be the first!

Javi Muñozek "ilusioz gainezka" dagoela esan du, "gosea duen talde batera" iritsi delako.

Erdilari armagina gaur aurkeztu dute Ipuruako prentsa aretoan, Amaia Gorostiza klubeko presidentearen eta Cesar Palacios Kirol zuzendariaren eskutik.

Javi Muñozek, Deportivo Alavesekin zuen kontratua amaitu ostean, Mirandesen jokatu zuen utzita iaz eta orain Eibarrekin sinatu du bi denboraldirako.

"Eibarrek ilusioz beteriko proiektua du eta hazten eta jokalari bezala eboluzionatzen jarraitzeko aukera emango dit. Eibarren deia jaso nuenean ez nuen zalantzarik izan".

"Denboraldi batzuk daramatzat maila honetan eta iaz Mirandesen progresio handia izan nuen. Eibar bezalako klub batek begiz jotzeko gauzak nahiko ondo egin behar dituzu. Orain pentsatzen dudan gauza bakarra denboraldi honetan gauzak ahalik eta hobeen egitea da. Egonkortu eta gustura egon nahi dudan leku batera nator".

Javi Muñozek bere burua honela definitu du: "Baloiarekin etengabe kontaktuan egotea gustatzen zait, fisikoki irabazi dut eta entrenatzaileak eskatzen didan guztia ematen ahalegitzen naiz; izan ere, aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dut".

Jokalari berriaren hitzetan, "astelehenetik aurrera familia bat osatzea espero dut. Horrek lehiakorragoak izatera eramango gaitu". "Bigarren Maila oso kategoria zaila da, eta ondo ezagutzen dut. Ez daukagu ezer ziurtatuta Lehen Mailatik jaitsi garelako. Oinak lurrean eduki behar ditugu, langileak izan eta lehiakorrak izan, eta partidaz partida joan. Ez da nola hasten den, nola amaitzen den baizik", adierazi du Muñozek.

Bestalde, Cesar Palaciosek esan du Eibarrek zelaiaren erdia osatu duela, Oscar Sielva, Sergio Alvarez, Edu Exposito, Roberto Olabe eta Miguel Angel Atienza jokalariekin batera. "Ilusioz gainezka gaude, denboraldi osoari aurre egiteko prest gaude".

Javi Muñozen inguruan zer esan du: "Mirandesen aurrerapauso garrantzitsua eman du, minutuak eta partidak kontuan hartuta, eta erakutsi duen potentzialagatik eta bilakaeragatik".

Amaia Gorostizak ongietorria eman dio Javi Muñozi Eibarrera eta "etxe honetan asko gozatzea eta guk ere zurekin gozatzea" opa dio.