Skip to main content
Lehen Taldea

Javi Martón, armagina 2028ko ekainera arte

SD Eibarrek eta Javi Martonek akordioa lortu dute eta aurrerali nafarrak elastiko armagina jantziko du 2028ko ekainera arte.

There are no reactions yet. Be the first!

Javi Martón Ansó (1999ko maiatzaren 6a, Villafranca, Nafarroa) Nafarroako taldeko beheko mailetan hasi zen, kadete mailan CA Osasunaren harrobian sartu zen arte. 17 urterekin bere lehen taldean debutatu zuen.

2017an, Martonek Realarekin sinatu zuen. Han denboraldi bat egin ondoren, Peña Sportera itzuli zen utzita, eta gol-gaitasuna nabarmendu zuen. Utzita jokatu ondoren, Realera itzuli zen bigarren talde txuri urdinean jokatzeko.

2023an Athletic Clubekin sinatu zuen eta joan den denboraldian utzita jokatu zuen CD Mirandesen, non 21 partida jokatu zituen denboraldi erdian, 17 titular moduan, 4 gol sartuz.

Joan den denboraldian Ernesto Valverderen aginduetara lau partidatan parte hartu zuen. Joan den denboraldiko neguko merkatuan, Albacete Balompié taldera irten zen utzita. Bertan 13 partida jokatu zituen, 615 minutu pilatuz eta 3 gol sartuz.

Bere proiekzioa, errendimendua eta gaitasun golegilea SD Eibarren zerbitzura jarriko dira. 

Ongi etorri, Javi!