
Javi Lara: Intentsitatea da Eibar-en sekretuetariko bat
Javi Lara SD Eibar-eko erdilariak, aurreko urteetan bezala denboraldi honetarako talde armaginaren "sekretuetariko bat intentsitatea dela " ziurtatu du prentsaurrekoan.
" Nik horrela ikusi izan dut Eibar-en aurka jokatu izan dudanean eta baita egiaztatu ere hemen ur botila baten bila ere arin joaten dela " baieztatu zuen, uda honetan Ponferradinatik etorritako jokalari kordobarrak.
Javi Larak aldageletan dagoen giro ona nabarmendu zuen eta Eibar-engatik fitxatzeko aukera aztertzen eta zalantzetan dauden jokalariak animatu ditu. " Hemen ederki nago eta egoera baloratzerakoan lasaitasuna, hurbileko tratua eta beste talde batzuetan ez dagoen gure arteko harreman ona kontuan hartzen ditut " , azpimarratu zuen.
Aurre denboraldiari dagokionez, liga hasierara jokalariak egoera fisiko on batean hel daitezen ahalbidetzen duen lan fisikoaz gain, jokalari berriak elkar ezagutzen hasi gara eta Gaizka Garitano, entrenatzaileari buruz esan zuenez, " Ideiak oso argi dituenaren " kontzeptuak barneratzen goaz apurka-apurka ".