Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Japoniako selekzioaren managerra Inuirekin eta SD Eibarren Entrenatzaile taldearekin bildu da

Naoki Tsumurak Atxabalpeko lan saioa ikusi zuen eta Ipuruan ere izan zen

Naoki Tsumura, Japoniako selekzioaren managerra, Eibarren izan da gaur laneko bisita batean. Takashi Inuirekin, Eibarren Entrenatzaile taldearekin eta Kirol Zuzendaritzarekin bildu da.

Tsumura Atxabalpeko (Arrasate) entrenamendu zelaian izan da goizean, non Takashi Inui jokalariarekin bildu den, eta José Luis Mendilibar eta Fran Garagarzarekin (SD EIbarren entrenatzailea eta Kirol Zuzendaria, hurrenez hurren) ondoren. Bileren ostean, taldearen lan saioa ikusi du.

Eibarrera bueltan, Mikel Martija SD Eibarren Idazkari Teknikoarekin bildu da Ipuruan.

Takashi Inuik hamar bider jokatu du Japoniako selekzioarekin, baina 2015. urteko udatik ona, Eibarren dagoenetik, ez dute jokatzeko deitu.