
Japoniako Futbol Federazioa SD Eibar bisitatzen izan da, gure kirol-eredua gertutik ezagutzearren
Japoniako Federazioko lau ordezkari astebete izan dira Eibarren Klubeko arduradunak eta instalazioak ezagutzeko
Japoniako Futbol Federazioak kaptazio eta kirol sailetako lau arduradunez osatutako delegazioa bidali du SD Eibarrera. Kirol eredua interesatzen zaie batez ere, Europako bost liga handien artean talderik txikiena eta estatuan herrialde asiarreko jokalari bat duen talde bakarra delako.
Astean zehar, Atxabalpeko entrenamenduak ikusi dituzte, eta bilerak izan dituzte Fran Garagarza Kirol-zuzendariarekin eta Jose Luis Mendilibar entrenatzailearekin, Lehen Taldearen lan-ohituran interesa baitzuten.
Ondoren, Ipuruako estadioan egin zitzaien harrera. Hor, Marketin, Komunikazio eta Fundazio sailen arduradunek instalazioak erakutsi zizkieten, eta Klubaren historia berria nahiz etorkizunerako erronkak ezagutarazi (haien artean, Japonian Eibarren aldeko ezagutza eta masa soziala zabaltzea).