Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Iván Ramisek zuntz haustura txikia du eta bi aste egin beharko ditu jokatu gabe

Mallorcako atzelariak 14. minutuan utzi behar izan zuen atzo San Mameseko berdegunea

SD Eibarreko Iván Ramis jokalaria bi aste inguru egongo da jokatu gabe, haustura txikia baitu ezker hankako iskiotibialetan, Klubeko osasun-zerbitzuek adierazitakoaren arabera.

Entrenatzaileak 14. minutuan aldatu behar izan zuen Mallorkako atzelaria San Mamesen, zoritxarreko jokaldi batean min hartu baitzuen.

Gaur egin dizkioten azterketetan jakin dute lesioaren larritasuna.