Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ivan Ramisek SD Eibarren jarraituko du eta lau urte egingo ditu armagin bezala

Atzelari balearrak 2019ko ekainaren 30ra arte luzatu du kontratua

SD Eibar eta Ivan Ramis ados jarri dira, eta atzelari balearrak beste denboraldi batez jarraituko du Eibarren. Ramisi hurrengo ekainaren 30ean amaitzen zitzaion kontratua, eta era honetan beste denboraldi batez jarraituko du, Mendilibarren aginduetarako beteko duen laugarrena.

Sa Poblako atzelariak 16 neurketa jokatu ditu denboraldi honetan, 1.303 minututan, eta hiru gol egin ditu.

Ramisek 63 norgehiagoka jokatu ditu hiru denboraldi hauetan eibarren, 4.970 minututan. Sei gol egin ditu, eta 18 txartela hori eta gorri bat ikusi ditu.