
Lehen Taldea
Ivan Ramisek beste urtebetez luzatu du kontratua Eibarrekin
Kapitain armaginak bere bosgarren urtea beteko du Ipuruan
Ivan Ramisek beste denboraldi bat jarraituko du Eibarren, Balear uharteetako jokalariak eta klubak adostasun batera iritsi eta gero.
Egun taldeko kapitaina 2015-2016 denboraldian iritsi zen Eibarrera Levantetik, eta bere bosgarren urtea beteko du armagin bezala.
Ramis (Sa Pobla, 1984), 82 neurketa jokatu ditu Eibarrekin, hoietatik 76 hasieratik zelairatuta, beti Jose Luis Mendilibarren aginduetara, eta 6 gol egin ditu. Ia 300 partidu jokatu ditu Lehen Mailan, Mallorkan, Valladoliden, Levanten eta Eibarren. 2012 eta 2015 urteetan Wigan Athletic taldean aritu zen, Premier Leaguen.