Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ivan Ramis kapitainak ez du Eibarren jarraituko

Balearretako atzelariak bost denboraldi egin ditu armagin bezala

Ivan Ramis kapitainak ez du Eibarren jarraituko. 35 urteko Balearretako atzelariak 92 neurketa jokatu ditu Eibarren izan zen bost denboraldietan. 

Sa Poblako jokalaria 2015ko udan iritsi zen Eibarrera Levantetik, eta bost denboraldi egin ditu armagin bezala, 92 neurketa jokatuz eta 7 gol eginez. 

Azken denboraldi honetan 7 neurketa jokatu ditu, belauneko lesio bat tarteko, eta ezin izan du zelaian nahi beste egon. Hala ere, bere kapitain lana ondo bete du Ramisek, eta bere laguntzarekin taldeak bere helburu nagusia lortu du: zazpigarren urtez jarraian Lehen Mailan mantentzea. 

Eibarrek Ramisen profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.

Eskerrik asko, Ivan!