
Lehen Taldea
Ivan Alejok ezker belauneko atzealdeko kapsulan haustura partziala du
Lesioak ez du operaziorik behar eta jokalariak 6-8 astetan zelaitik kanpo egon beharko du
Ivan Alejo Eibarko jokalariak ezker belauneko atzealdeko kapsulan haustura partziala du, mediku azterketan ikusi dutenez.
SD Eibarreko zerbitzu medikuek adierazi dutenez lesio honek ez du operaziorik behar, eta jokalariak 6-8 astetan zelaietatik kanpo egon beharko du.
Ivan Alejo Sevillaren aurkako lehen zatiko ia amaieran min hartu zuen, eta esku-ohean eraman behar izan zuten zelaitik.
IMQ-k, SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofizialak, eman du honen berri.