Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ivan Alejo: Ilusioarekin eta taldean tokia egiteko gogoarekin nator

Valladolideko jokalaria 2021ra arte izango da armagina

Ivan Alejo gaur izan da aurkeztua SD Eibarko jokalari bezala 2021ra arte. Jokalariak prentsaurrekoan adierazi duenez, “ilusioarekin eta taldean tokia egiteko gogoarekin nator”.

AD Alcorconetik datorren Eibarren jokalari berriak adierazi duenez, “interesa izan duen taldea” izateagatik eta apustu handia egiteagatik aukeratu du Eibar, nahiz eta eskaintza gehiago izan.

 “Mendilibarrekin lan egiteko gogoa daukat, oso entrenatzaile ona delako. Ni Valladolidekoa naiz eta berarekiko erreferentzia oso onak ditut, Valladolid entrenatzen zuenean ezagutu zutenena”.

 “Asko gustatu zait Ipurua bere estilo Ingelesarengatik, hemen jokatzeko gogo asko daukat. Atzo Eibar inguruan ibili nintzen eta futbol-giro handia ikusi dut”.

Fran Garagarza SD Eibarren kirol-zuzendariak adierazi duenez, “Ivan Alejo bi perfiletan jokatu dezakeen jokalaria da eta potentzia handia dauka”.

 “Gosea eta indarra dauka, eta oso jokalari azkarra da. Behar ditugun ezaugarriak ditu. Hamabost aldiz ikusi dugu zuzenean jokatzen”. Garagarzak eskerrak eman nahi izan dizkio Alcorconi, “letra handiz”, fitxaketa honetan izan duen jarrerarengatik.

Amaia Gorostiza SD Eibarren Presidenteak esan duenez, “Ivanen fitxaketa Klubak iaz hasi zuen etorkizuneko apustuaren beste erakusketa bat da, hurrengo urtea planifikatzeaz gain ondoren datozenak ere landu ahal ditugulako”.

 “Gaur egun lehen taldeko 20 jokalari ditugu eta hauei Bigarren Mailan utzita aritu direnak gehitu behar zaizkie. Proiektua Lehen Mailan egonkortu nahi badugu, eta hori da helburua, fitxaketa eraginkorrak eta epe luzekoak egin behar ditugu, eta hori da Ivanen kasua”, gehitu du.