Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Ivan Alejo Eibarren jokalaria izango da 2021 arte

Alcorconetik iritsi da eta mediku-proba pasa du gaur

Ivan Alejok 2021 urtera arteko kontratua sinatu du Eibarrekin bere jatorrizko klubarekin, AD Alcorconekin, akordioa lortu eta IMQ-ko instalakuntzetan (SD Eibarren Mediku Aseguru-Etxe Ofiziala) mediku-proba pasa ostean.

Futbolaria Valladoliden jaio zen orain dela 22 urte eta eskuin hegalean jokatzen du aurrelari moduan. Atletico de Madriden harrobian hasi zuen bere ibilbidea eta Espainiako selekzioaren 19 urtez azpiko taldean jokatu zuen. 2015-2016 denboraldian Villarreal B taldean jokatu zuen eta gero Alcorconera pasa zen, aurten Ligan 28 partidu (gol bat) eta Errege Kopan 7 jokatuz (2 gol).

Ivan Alejo bihar izango da aurkeztua Ipuruan egingo den prentsaurrekoan 13:00etan.