
Irureta: Ez dugu etsiko azken minutura arte, edozer gertatzen dela ere
Xabier Irureta, S.D. Eibar-eko atezainak, agerrarazi duenez gaurko prentsaurrekoan, larunbateko partiduan Camp Nou-n, bere taldeak " ez du etsiko azken minutura arte, edozer gertatzen dela ere".
"Galtzeko aukera asko dago baina irabazteko edo berdinketa lortzeko dauden aukera gutxi horiengatik borrokatuko gara. Gure intentsioa partidu guztietan berdina da, irabaztea", ziurtatu du. Irureta-k, Camp Nou-n bere lehen aldia izango da, esan du " beldurrik gabe goaz".
" Errespetu osoz baina gogo eta gauzak ondo egiteko ilusio handiz. Barça-ren aurka jokatzea guztion ilusioa dela sinesten dut". Barcelona-ren garaiezintasunari buruz, Irureta-k esan du, orain arte Claudio Bravo-k " ez du parte-hartze handiegirik izan baina izan duena ondo konpondu du ". " Defentsari dagokionez oso ondo dabiltza eta kontraerasoan izugarri irteten dabiltza. Ahalik eta baloi gutxien galtzen saiatuko gara minik egin ez diezaguten", gehitu du.
Aurreko denboraldian Bigarren Mailako hiru atezainik onenetarako proposamenari dagokionez, esan du " ilusio handia egiten diola" eta nabarmendu du ez dela soilik bere merituaren ondorioa, " talde osoak defentsan egindako izugarrizko lanarena" baizik.
Camp Nou bisitatzea dentistara joatea bezalakoa dela, Joaquin Caparros Granada-ko entrenatzailearen esaldiari buruz galdegin diotenean, Irureta-k txantxetan esan du " hortzak ondo garbituko ditugu astean zehar dentistak ezer esan ez dezan".