Skip to main content
Lehen Taldea

Ipuruara zenbatetan etorri diren eta liberazioak online bidez ezagutzeko zerbitzua martxan dute jada abonatuek

There are no reactions yet. Be the first!

Eibar KEko 5.600 abonatuek dagoeneko martxan dute Ipuruara zenbatetan etorri diren eta beraien eserlekuen liberazioak zertan geratu diren ezagutzeko zerbitzua. 

Klubak eraldaketa digitalaren aldeko bere planean zehaztu bezala, abonatuei zerbitzu berriak era eroso eta azkarrean eskaini nahi die, eta hori dela-eta webguneko atal pribatuan aukera berriak jarri ditu. Bertara sartzeko, abonatuek beraien abonatu zenbakia eta gakoa sartu behar dute. 

Partidu egunean Ipuruara etorri ezin duenak bere eserlekua libre utzi dezake atal pribatutik. Era berean, bere datu pertsonalak aldatu ditzazke, eta orain liberazioak zertan geratu diren ezagutu ahal izango du. Hurrengo hilabeteetan, gainera, zerbitzu berriak gehituko ditu Klubak. 

Webguneko atal pribatura sartzeko abonatuak ondorengo estekan sartu beharko du: https://abonados.sdeibar.com