Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruan jokatzeko partiden aurretik taldearekin argazkiak ateratzeko haurrentzako izen-ematea zabalik

3-12 urte bitarteko gazte armaginek eman dezakete izena

Liga hasteko gutxi falta den honetan, SD Eibar Fundazioak Ipuruan jokatzeko partida egunetan lehen taldearekin argazkiak atera nahi dituzten 3-12 urte bitarteko haurrentzako izen-emate epea ireki du.

Gehienez, 25 eskari hartuko dira partidako eta betekizun bakarrak Klubeko bazkide edo bazkide baten seme-alaba izatea eta, gutxienez, Eibar taldearen elastiko bat janztea izango dira.

Ipuruan jokatuko den Ligako lehen partida abuztuaren 20an, larunbatez, izango da, Valentzia taldearen aurka.

Partida honetan eta hurrengoetan bere idolo armaginekin argazki bat ateratzeko izen-eman nahi dutenek hurrengo esteketan agertzen den inprimakia bete beharko dute:

EUSKARA https://www.sdeibar.com/eu/zaleak/atera-argazkia-idolo-armaginekin

GAZTELANIA https://www.sdeibar.com/aficion/sacate-una-foto-con-tus-idolos-armeros