Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruan jokatuko da igandeko Real Sociedad Bren eta SD Ponferradinaren arteko partida

SD Eibarrek aintzat hartu du Realak partida Eibarren jokatzeko egindako eskaera

Ipuruan jokatuko da SmartBank Ligako 9. jardunaldiari dagokion igande honetako Real Sociedad Bren eta SD Ponferradinaren arteko partida.


SD Eibarrek aintzat hartu du Realak partida Ipuruan jokatzeko egindako eskaera, aurreikusita zegoen bezala Reale Arenan jokatzea ezinezkoa delako.

Klub armagina behar den guztian laguntzeko prest dago. Halaber, bazkideei jakinarazi nahi die Realak antolatuko dituela partida eta estadiorako sarbideak.