Kluba
Ipuruan Gabonetako zorion-agurra grabatzeko deialdia zaletu armaginentzat
Ekintza ostegunean 17:15etan egingo da Ipuruan eta lehen taldeko jokalariek hartuko dute bertan parte
Zaletu armaginei deialdia luzatzen die SD Eibarrek abenduaren 15ean, osteguna, 17:15etan, lehen taldeko jokalariekin Ipuruan egingo den Klubaren Gabonetako zorion-agurrean parte har dezaten.
Zaletuak 1B atera (Ipar Tribuna) joan beharko dira Eibarko jantziekin (kamiseta, bufanda, etab.) eta, ahal izanez gero, Gabonetako apaindurekin. Grabaketa 18:30etan amaituko da.
Grabaketan parte hartzen dutenen artean Errege Kopako SD Eibar-Sporting de Gijon partidurako (Ipuruan, abenduaren 21ean, 19:00etan) bi sarrera eta jokalariek sinatutako Eibarren kamiseta bat zozketatuko dira.
Ekimenean izena eman nahi dutenek hurrengo formularioa bete behar dute: