Skip to main content
Kluba

Ipuruako partiduetara joan direnen ehunekoa % 83,27koa izan da 2015-2016 denboraldian

Datu ofizial osoak ezagutzeko zain, Eibar Ligan beren estadioa gehien betetzen duten hiru taldeetako bat da

There are no reactions yet. Be the first!

Ipuruako estadioa % 83,27 bete da 2015-2016 denboraldiko partiduetan. 

Datuak era ofizialean baieztatu gabe daude, denboraldia amaitzeko jardunaldi bat falta delako, baina behin-behineko datuokin Ipurua lehen mailan gehien betetzen den hiru estadioetako bat da, Santiago Bernabeu eta Ramon Sanchez Pizjuan zelaiekin batera.

Partiduetako ikusleen batez bestekoa 5.230 pertsonakoa izan da, hau da, iaz baino 419 ikusle gehiago etorri dira aurten partidu bakoitzean batez beste.

Ligako 19 partiduetan guztira 99.379 ikusle izan dira Ipuruan aurten (iaz baino 7.967 gehiago). Errege Kopako bi partiduak gehituta, 106.994 izan dira guztira 2015-2016 denboraldian Ipuruara etorri diren zaleak.

Ikusle gehien erakarri zituen partidua Bartzelonaren kontrakoa izan zen, martxoaren 6an, 6.100 ikuslerekin (eserleku guztien % 97,13). Jarraian Real Madrilen kontrako partidua (5.892 ikusle - % 93,82) eta Realaren kontrakoa ditugu (5.824 - % 92,74).