Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruako eserlekuak uzteko aukera web orriaren bitartez

Abonatuek partida hasi baino ordubete lehenago arte izango dute euren eserlekua uzteko aukera, eta sarrera salduko balitz honen balioaren %40a lortuko lukete

Partiduetara joan ezingo duten bazkideen jarlekuei probetxua ateratzeko asmoz, euren jarlekua libre uzten duten bazkideek eurei esker salduko den sarreraren %40a jasoko dute, hurrengo urteko abonamenduan deskontatuko zaiena. Hurrengo urterako lortu daitekeen gehieneko deskontua abonamenduaren prezioaren %50a izango da. Ingresua partida bakoitzaren amaieran egingo da.

Eserlekua Uzteko Zerbitzua eguneko 24 orduetan zehar egongo da martxan  https://sdeibar.expertustech.es/distributor/member#/  , eta partida hasi baino ordubete lehenago arte. Azken ordu horretan, zure eserlekua berreskura dezakezu, saldu ez bada behintzat.

Eman beharreko pausoak ondorengoak dira:

  • Zure bazkide zenbakia sartu, txartelean agertzen dena.
  • PIN zenbakia sartu, zure NAN-aren azken 4 hizkiak alegia.
  • Behin identifikatuta, jarraitu sistemak emandako argibideak.
  • Utzitako eserlekuak salgai jarriko dira, bai online (https://www.sdeibar.com/entradas) eta baita Ipuruako bulegoetan ere.

Eserlekua Uzteko Zerbitzuak zure eserlekuaren egoera ikusteko aukera ematen du.

"Klubari laguntzeko diren egunetan" ezin izango da eserlekua utzi.