Skip to main content
Kluba

Ipuruako edukiera 7.083 ikusletan finkatzen da

Amaitu dira Ekialdeko tribunako obrak eta barruko espazioetako lanek jarraitzen dute

There are no reactions yet. Be the first!

Ipuruako edukiera 7.083 ikusletan finkatu da zelaiko Ekialdeko tribunako obrak amaitu ostean.

Barruko espazioetan lanek aurrera jarraitzen dute museoa, denda ofiziala, etab. egiteko.

Ekialdeko tribunaren lanak 2016ko maiatzaren 9an hasi ziren tribuna zaharraren eraisketarekin, eta lehen mugarria urriaren 17an ipini zen CA Osasunaren aurkako Ligako partiduan harmaila berriaren erdia zabalduz.

Geroago, azaroaren 19an, tribuna osoa ireki zen, Iparreko tribunarekin lotzen duen kurba ezik.

Kurba hau urtarrilaren 22an ireki zen, SD Eibar-FC Barcelona partiduan, eta bertan hedabideentzat gunea ireki da zaletuentzako eserlekuez gain.

Hilabete hauetan hainbat hobekuntza egin dira Ipuruan LaLigak telebistako emankizunentzako dituen eskaerei aurre egiteko. Besteak beste, aldageletako tunelaren aldaketa, TB kamerentzat espazioak, kabinetako gunearen erreforma eta txoko gainean TB estudioaren sorrera.