Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruako belarraren berritzea hasi da

Soropilaren berronerarzea martxan da denboraldia egoera ezin hobean hasteko

Eibarrek Ipuruako belarra erretiratzeari ekin dio gaur. Aldaketa hau belar hibridoa berroneratzeko prozesuaren lehen urratsa da.

Soropil berria aste honetan ereingo da eta 2021-2022 denboraldia hasteko egoera onean egotea da helburua.

Soropil hibridoaren sistema urtero berritu behar da denboraldiaren amaieran, urtean zehar metatutako materia organikoa kentzeko, baita lurzoru-profilaren lehen zentimetroetan dauden poa annuako landareak (espezie belarkara inbaditzailea) eta horien haziak kentzeko ere.

Prozesu honetan garrantzitsua da zuntz sintetikoak altxatzea eta gainazalean altuera egokian geratzen direla ziurtatzea. Horrela, birsortzearen ondoren, urtez urte prestazio handienak eskaintzeko gai den joko-azalera lortzen da.

Hauek dira berregite lanak egiteko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Belarra eta lurzoruaren lehen zentimetroak kentzea, Koro Field Topmaker makinaren eta Universe errotorearen bidez. Errotoreari esker, zuntz sintetikoa ez da kaltetuko.
  2. UniRake motako kaiak pasatzea zuntz sintetikoa altxatzeko.
  3. Hondakinak eskuila xurgatzailearen bidez xurgatzea, beharrezkoa bada.
  4. Sustraitze-geruzaren ezaugarriak hobetzeko beharrezkoak diren zuzenketak aurkeztea.
  5. Silize-harea botatzea, disko-bilgailu bidez.
  6. Ziztada trinkoa, ziztagailu autopropultsatu batekin.
  7. Soropil berria doitasun-landaketaren bidez ereitea.

Behin prozesua amaituta, sei edo zazpi aste igaro beharko dira belarra baldintza onenetan gera dadin.

Bestalde, Atxabalpeko bi eremuetan ere mantentze-lanak egingo dira.

Lan nagusia lurrak eskarifikatzea izango da. Prozesu horrek landarearen azpian pilatzen den materia organiko hila altxatzea dakar, oxigenazio handiagoa lortzeko. Helburua oinarrian hezetasuna eta eritasunak saihestea da. Prozesu horren bidez, xukatzea erraztu nahi da, neguko hilabeteetarako baldintzarik onenetan iristen ahalegintzeko.