Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruak "Futbola: Gehigarrien eragina errendimenduan" ikastaroa hartuko du ekainaren 6an

Matrikulazio epea zabalik da interesa duten guztientzat

Ipuruak SD Eibar Fundazioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako "Futbola: Gehigarrien eragina errendimenduan" ikastaroa hartuko du ekainaren 6an, UPV/EHU-k antolatu ohi dituen Udako Ikastaroen barruan. Ikastaro honek AXA Aseguru Etxearen babesa izango du. 

Eibarrek eta Euskal Herriko Unibertsitateak duten harremanak beste aurrerapausu bat ematen du ikastaro honekin, eta iaz antolatutakoak izandako arrakasta gainditu nahi du -200 ikasle izan ziren orduan-.

"Futbola: Gehigarrien eragina errendimenduan" ikastaroak maila handiko hizlariak izango ditu, medikuntza, nutrizionistak, prestatzaile fisikoak eta kirola eta hezkuntza fisikoko profesionalak tarteko. SD Eibar, Athletic Club, Deportivo Alaves, RCD Español, edota Madrid Club de Futbol Femenino emakumezkoen taldeko profesioanalek zein UPV/EHUko profesionalek osatuko dute irakasle-taldea.

Udako ikastaro honek SD Eibarko Medikuntza Saileko buru den Alberto Fernandez Doktoreak eta UPV/EHUko buru den Julio Callejaren gidaritza izango du, eta 10 orduko baliokidetasuna izango du. Gehigarriek kirolean duten eragina aztertuko da, arlo nutrizionaletik zein psikologia, coachin edo prestakuntza fisikotik. 

Matrikula epea zabalik da jada, eta programari buruzko xehetasunak, prezioak eta ordutegian www.sdeibar.com/verano estekan kontsultatu daitezke.