Skip to main content
EU
Kluba

Ipuruak futbola eta Big Dataren inguruko ekitaldia hartuko du

«Football Data Ipurua Day» urtarrilaren 27an izango da, SD Eibarrek eta Sports Data Campusek antolatuta.

Ipuruak futbola eta Big Dataren inguruko ekitaldia hartuko du datorren urtarrilaren 27an, SD Eibarren eta Sports Data Campusek elkarlanean antolaturiko egitasmoan.

“Football Data Ipurua Day” izenpean, jardunaldiak futbolaren munduko hizlari garrantzitsuak bilduko ditu.

Izen-ematea dohakoa izango da eta gehienez ere 50 pertsonek jarraitu ahal izango dute zuzenean. Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, baina izena eman beharko da aurretik.

Eibarreko Kontseilari Delegatuak, Jon Ander Ulaziak, irekiko du eta ondoren, Sports Data Campuseko CEOak, David R. Sáez Ávilak, hartuko du hitza. Jarrain LaLigako Fabio Nevadoren txanda izango da eta Mediacoach plataformaren berrikuntzez arituko da.

Goizeko jardunaldia osatzeko, mahai-inguru bat egingo da, datuak eta teknologia hornitzen dituzten enpresen ordezkariekin: Humanox, Thermohuman, Bepro, Metrica Sports, Eric Sports, Kognia, Stats Perform edo FutbolTek.

Futbol profesionalari eskainitako panel oso batek osatuko du Footbal Data Ipurua Day, eta bertan izango dira, besteak beste, Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea, Cesar Palacios talde armagineko Kirol Zuzendaria, Sergio Fernandez Alaveseko Kirol Zuzendaria, Miguel Torrecilla Real Zaragozako Kirol Zuzendaria eta hainbat futbol talde profesionaletako analistak eta Big Datako arduradunak.

Ekitaldi honetan parte hartzeko izen-emateak, modu presentzialean zein telematikoan formalizatu behar dira, hurrengo estekan: https://forum.sportsdatacampus.com/football-data-ipurua-day-2022/