
Ipuruak FEAFV-ren Beteranoen Liga Solidarioa jaso zuen
Hamar taldek hamabost partidu jokatu zituzten Ipuruako Anexoak
Ipuruako Anexoak FEAFV-ren Beteranoen Liga Solidarioaren 15 neurketa jaso zituen larunbatean, martxoaren 11an.
Guztira hamar taldek hartu zuten parte txapelketa honetan, Liga Solidarioaren 15 partidu jokatuz, SD Eibar Fundazioaren antolakuntzapean, Eibarko Udalaren babesarekin eta El Corte Inglesaren eta Elikagai Bankuaren laguntzarekin.
SD Eibarren beteranoek jokatu zituzten hiru partiduak galdu zituzten CA Osasuna (5-2), Athletic Club (3-1) eta Real Sociedaden aurka (3-0).
Zaletu asko bildu ziren Anexoan eta, euren artean, Jose Luis Mendilibar SD Eibarreko entrenatzailea eta hainbat jokalari egon ziren.
Iñaki Bea bigarren entrenatzaile armaginak are parte hartze aktiboagoa izan zuen, Real Valladolidekin hainbat minutu jokatu zituelako. Amurriokoak Lehen Mailan jokatu zuen Gaztelako taldearekin.
EMAITZAK
- jardunaldia
Athletic 3
Logroñés 2
Real Sociedad 2
Barakaldo 0
Mirandés 1
Gimnastica Torrelavega 1
Eibar 2
Osasuna 5
Valladolid 3
Sestao 0
2 jardunaldia
Barakaldo 2
Logroñés 0
Real Sociedad 0
Valladolid 1
Eibar 1
Athletic 3
Osasuna 0
Mirandés 0
Sestao 2
Gimnástica Torrelavega 2
3 jardunaldia
Valladolid 2
Gimnástica Torrelavega 1
Osasuna 3
Barakaldo 2
Eibar 0
Real Sociedad 3
Athletic 3
Mirandés 0
Logroñés 4
Sestao 1