Skip to main content
EU
Fundazioa

Ipurua, bonbardatutako hiri baten hondakinen gainean eraikitako futbol-zelaia

2022ko irailean 75 urte beteko dira armaginen futbol-zelaia inauguratu zenetik

Ipuruako udal-futbol-zelaia irailaren 14an 75 urte beteko ditu. 1946 eta 1947 urteen artean eraiki zuten, Italiako eta Alemaniako hegazkinek gerra zibilean egindako bonbardaketek eragindako hondakinen gainean.

Guda amaitu ondoren, hiriaren berreraikitze prozesua hasi zen, Suntsitutako Eskualdeen Zuzendaritza Nagusiaren (SEZN) eskutik.

97.000 metro kubiko hondakin inguru bildu eta metatu ziren hiriko hainbat lekutan, batez ere Ipurua inguruan. Inguruan erakinik ez zegoenez, zabortegi moduan erabili zuten.

1943an herritarren artean futbol zelai bat eraikitzeko beharra sortu zen. Izan ere, Lehen Gerra Mundialaren ondoren, orduko Otaola Erdikua zelaia desagertu zen. Hala, zelairik ezean, 1940 eta 1947 urteen artean, SD Eibarrek Lerunen (Elgoibar) jokatu zituen etxeko neurketak.

1945ko abuztuan, Eibarko udaletxeak SEZN-ari Ipuruako zabortegiaren lagatzea eskatu zion futbolerako eta beste kiroletarako jokalekua eraikitzeko. Proiektua “Obra Sindical de Educación y Descanso”k egin zuen.

Lehen kudeaketak Ignacio Anitua eibartarrak egin zituen, Eskualdeko sindikatuen ordezkariak. Ipurua inguruan lursail batzuk erosi zituen (egungo futbol-zelaiaren erdia, gutxi gorabehera) eta Udalari laga zizkion.

Gainerako lur-eremua gerra ostean pilatutako hondakinekin osatu zen. Horiek guztiak pilatu egin ziren, jokalekuak futbol-zelai baten neurriak hartu zituen arte.

Eibarko alkate Justo Oriak bere gain hartu zuen proeiktua eta lanen hasiera 1946ko otsailaren 5ean ofizializatu zen. Agintariak San Andres parrokian Te Deum batera joan ziren aurretik.

Lanen hasiera 1346an hiribilduaren sorreraren 6. mendeurrena ospatzeko ekitaldien egitarauaren parte izan zen. Ekitaldiaren buru Justo Oria alkatea, Jose Aguinaga artzapeza eta Ignacio Anitua Gorteetako prokuradorea izan ziren.

Ondorengo hilabeteetan, Retolaza enpresariak hareazko kamioi ugari isurarazi zituen lurra leuntzeko, jatorriz hondakinez betetako aldapa nabarmena baitzen.

Lehen partida ofiziala 1947ko irailaren 14an jokatu zen. Kostako multzoko Erregoional Mailako bigarren jardunaldia izan zen, Eibarren eta Elgoiabarren artean jokatu zen. Elgoibartarrak 0-2 gailendu ziren.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak Jesús Gutiérrez historialari eibartarrak eman ditu, SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kideak.

 

Argazki-oinak:

-Ekitaldia Ipuruako lanen lehen harria jartzea da, Te Deum baten ondoren, San Andres parrokian.

-Eibar Lerunen 1943an.

-CD Gallo 1934an.