Skip to main content
EU
Kluba

Ipurua birmoldatzeko lanetarako milioi bat euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak

Bingen Zupiria sailburuak Mendebaldeko Harmailako lanak bisitatu ditu gaur

Ipurua birmoldatzeko lanetarako milioi bat euro emango ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak , gaur bertan Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Ipuruara egindako bisitan adierazi duen bezala. Sailburuarekin batera Jarduera Fisiko eta Kiroleko zuzendari Jon Redondo, Eibarko presidente Amaia Gorostiza eta SD Eibar Fundazioko presidente ordea, Mikel Larrañaga, izan dira.

Euskadin lehen mailako kirol-azpiegiturak izatearen alde Eusko Jaurlaritzak egindako apustuaren barruan kokatu du inbertsio hau Zupiriak, eta herritarren onurarako emango dituen zerbitzuen garrantzia azpimarratu du. “Eusko Jaurlaritzak Ipurua modernizatzearen aldeko apustua babestu nahi du, eta zaleentzako espazio irisgarriago, erakargarriago bat bilakatu, herritar guztiek etekina atera ahal izango dieten zerbitzuak eskaintzeko gai izango dena. Iparreko harmaila berritzen hasi zirenetik ekindako lanek aukera emango dute Euskadik lehen mailako beste kirol-espazio bat edukitzeko, kirolik onena eskaintzeko eta Eibar Kirol Elkartearen proiektua sendotzeko aukera emango duen espazioa”, adierazi du.

Amaia Gorostizak, aldiz, Eusko Jaurlaritzari eta bereziki Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari eskerrak eman nahi izan dizkio kolaborazioa eta diru-ekarpena egin izana.