Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Ion Zabaletak ez du jarraituko SD Eibarren Emakumezko Futbol arduradun bezala datorren denboraldian

Zabaletak 2017an hartu zuen SD Eibarren Emakuumezko Futbolaren ardura. Ion Zabaleta Añorga K.K.E-tik etorri zen, non emakumezkoen taldearen koordinatzaile eta entranatzailea izan zen.  Gipuzkoarra klubaren urrezko garaiaren eragile nagusietako bat izan da, emakumezkoen lehen taldea Primera Iberdrola Ligara igotzea lortuz, 2019-2020 denboraldian. Denboraldi honetan emakumezkoen lehen taldeak permanentzia lortu du, oraindik denboraldia bukatzeko bi partida gerantzen direnean.

Eibar Kirol Elkarteak urte hauetan egindako lana eta profesionaltasuna biziki eskertzen du, eta etorkizunerako zorterik handiena opa dio.

Eskerrik asko, Ion!