Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Inui: Ipuruan jokatzeko gogo handiak ditugu, gure jendearen aurrean irabazi nahi dugu

SD Eibarreko Japoniako jokalariaren prentsaurrekoa Atxabalpen

Takashi Inui taldeak “Ipuruan jokatzeko gogo handiak” dituela aitortu du Atxabalpeko prentsaurrekoan. “Zaleen laguntza izango dugu, oso ondo jokatu ahalko dugula uste dut eta irabazi nahi dugu”.

“Pena izan zen Coruñan galtzea, baina ondo jokatu genuen eta horrela jarraituko dugu”, adierazi du SD Eibarreko jokalari japoniarrak.

Denboraldi honetarako helburu pertsonal bezala, Inuik hamar gol egin nahi ditu. “Hori lortzeko egunero egin behar dut lan. Lana eginez gero, emaitzak iritsi ahal dira”.

“Postu guztietan oreka ona daukagu, jokalari garrantzitsuekin posizio bakoitzean. Nire postuan titulartasuna lortzeko borrokatu behar dut. Pasa den urtean konpetentzia handia ere zegoen, beraz, ez dago aldaketa handirik zentsu horretan”.