Skip to main content
Lehen Taldea

UD Las Palmasen aurkako partidarako sarreren informazioa

Etxeko taldeak 400 sarrera jarri ditu talde armaginaren eskura, 20€-tan.

There are no reactions yet. Be the first!

UD Las Palmasek 400 sarrera jarri ditu SD Eibarren eskura, 20€-tan. Armaginak Estadio Gran Canariako kanpokoen sektorean kokatuko dira UD Las Palmasek eta SD Eibarrek igandean, urriaren 19an, 21:00etan jokatuko duten Liga HyperMotion-eko 10. jardunaldiko partidarako.

Sarrerak bihar 09:30etatik aurrera eta asteazkena, hilak 15, 19:00ak arte eskuratu ahal izango dira Orsaixanen, ohiko ordutegian aurrez aurre, edo baita email bat idatziz socios@sdeibar.com helbidera.

Sarrerak lortzeko ezinbestekoa da datu pertsonalak (izen-abizenak eta NAN) eta sarrera jasoko den email baliozko bat ematea, osteguna, hilak 16, tokiko klubak bidaliko baititu.

RGPD OHARRA: Emandako datu pertsonalak eta zurekin dugun harremanaren ondorioz sortutako beste edozein datu SD EIBAR, S.A.D., IPURUA KALEA, 2 – 20600 EIBAR (GIPUZKOA) Emaila: dpd@sdeibar.com TFNO. 943 201 831-k tratatuko ditu, kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, bazkideekin eta kirol-eremuetako bisitariekin harremanak kudeatzeko, sarbideak kontrolatzeko eta kirol-eremuetako indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Tratamendu hori araudi horretatik eratorritako legezko betebeharrak betetzean oinarritzen da. Datuak hirugarrenei (polizia, aurkako kluba, LaLiga) jakinaraziko zaizkie indarkeriaren prebentzioari buruzko araudia betetzeko. Ez da datuen nazioarteko transferentziarik egiten. Egokitzen denean, datuetara sartu, zuzendu, ezabatu, aurka egin, datuen eramangarritasuna eskatu, tratamendua mugatu eta erabaki automatizatuen objektu ez izateko eskubidea duzu, eta hori guztia xehetasun gehiagorekin eta osorik webguneko pribatutasun-politikan ikus dezakezu: www.sdeibar.com.