Iñaki Goikoetxea, emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria
Iñaki Goikoetxea debarra izango da SD Eibarreko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria. Rocio Candal klubeko kirol zuzendaritzan sartu ostean, jada emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea proiektu berria osatzen jarraitzeko lan egiteko ezinbesteko lehen pieza izan da. 2026ko ekainera arte sinatu du.
Goikoetxea Realeko emakumezkoen lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan zen hiru denboralditan, 2018tik 2020ra bitartean. Dominikar Errepublikako Selekzioan denboraldi bat eman ondoren, Gipuzkoara itzuli zen Real Unioneko analista gisa, eta 2023an entrenatzaile izendatu zuten, mailari eusteko helburuarekin. Talde irundarraren entrenatzaile bezala, azkenean, 1 RFEF mailan mantentzea lortu zuen, azken hilabete eta erdian partidarik galdu gabe lehiatu ondoren.
Aurreko denboraldian (23-24) Hypermotion Ligako SD Amorebietan bigarren entrenatzaile lanetan ibili zen, SD Eibarreko gizonezkoen lehen taldearen aurka leihan egondako taldean, hain zuzen ere.
Iñaki Goikoetxea emakumezkoen futbolera itzuli da Yerai Martinen lekukoa hartuz. Dagoeneko ezagutzen duen klub batean gogotsu hasten den erronka berri bat, “aukera paregabea eta eskertzekoa” bezala ikusten duena.
Ongi etorri, Iñaki!