Iñaki Goikoetxea: "Ilusio eta gogo handiarekin hasten dut etapa berri hau"
Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzaile berriak erronka hartzeko zalantzarik ez zuela izan adierazi du
"Hasieratik ilusio eta gogo handiz hasi dugu aurredenboraldia, gainera Kirol Hiria estreinatuz eta baliabide berriekin", hasi du bere aurkezpenaren prentsaurrekoa Iñaki Goikoetxea entrenatzaileak. Proiektuak ilusio handia egin ziola adierazi du, etxetik gertu egoteak beti dakarrelako plus bat, baina jakinda entrenatzaile denak ia edozein lekutan bukatu dezaleela. Eibar ezagutzeak, bai herri eta baita klub moduan, baietz esateko ere lagundu zion.
Datorren denboralditik zer espero behar den galdetuta, "egunerokotasunak" emango duela erantzuna adierazi du, hori bai, jokalariak entrenatzan eta ematen ari diren maila oso ona dela kontutan edukita. "Lekua aldatu da, baita ere jokalari asko, eta staff teknikoa ia guztiz, beraz ikusiko dugu zein den eman dezakegun emaitza".
Gainera, "lehenengo egunak eta entrenamenduak oso onak izaten ari dira", gogoz gainezka etorri dira jokalariak, "baita bigarren taldekoak ere, oso entrenamendu onak egiten ari dira". Merkatua oraindik zabalik dagoen arren, "nahi genuena eta bilatzen genuena ekartzeko kapazak egon gara, eta norbait gehiago iristen bada, gehitzeko eta taldea hobetzeko izan dadila".
"Pausoz pauso eta egunetik egunera joango gara, elkar ezagutzen, eta kontzeptu guztietan lanean; horrekin, denborak esango du", adierazi du entrenatzaileak.