Iñaki Goikoetxea: "Une gozo batean gaude eta hazten jarraitu nahi dugu"
Entrenatzaileak taldea "2026ko denboraldiko lehen garaipena lortzeko gogo eta energia handiz" ikusten du.
"Momentu gozo batean gaude, beraz, etxean urteko lehen garaipena lortzeko aprobetxatu nahi dugu", horrela adierazi du Iñaki Goikoetxeak bihar Madrid CFFren aurkako partidaren aurreko prentsaurrekoan. "Orain, momentu onean gaudela, helburu txikiak betetzen jarraitzeko aprobetxatu nahi dugu".
Biharko hiru puntuak lortzea "da helburua, Madrid CFF irabazteko gogoz gaude, orain arte lortutako hiru emaitzak beti oso estuak izan baitira, gol bakarreko aldearekin", nabarmendu du. Taldeak gauza askotan hobekuntza izan du, "dena dela, hobekuntza tarte handia dugu oraindik, aukerak sortzen jarraitu nahi dugu eta, noski, golak sartzen".
"Irabazten badugu, beste helburu batzuk izango ditugu, baina garrantzitsuena astez aste pentsatzea da, beraz, oraingoz biharko irabaztean dugu burua", azpimarratu du. Taldea bigarren itzuliaren hasierako une bikainaz disfrutatzen ari den galdetuta, "egia da aurrerapausoak ematen ditugunean gehiago gozatzen dugula, eta jokalariak oso ondo entrenatzen eta lehiatzen ari dira, baina eguneroko dinamiketan sartzen zarenean hurrengo partidan pentsatzen hasten zara eta berriro disfrutatzeaz ahazten zara, egin beharreko guztian kontzentratuz".
Partida nola aurreikusten den galdetuta "aste bakoitzean zer helburu ditugun ikusiko dugu", hurrengo norgehiagokatik abiatuta, Real Sociedad-en aurkako derbia izango dena. Azken finean, entrenatzailea "taldearen lanarekin pozik dago, gauza on asko egiten ari baita", baina anbizioarekin "taldeak erakusteko duenarekin lanean eta 2026ko etxeko lehen erronka borobila izan dadila". Aurkariari dagokionez, "jokalari on asko dituzte eta baloiaren jabetza eurek eramango dute, baina ez zaigu lanik eta gogorik faltako".
PRENTSAURREKO OSOA