Iñaki Goikoetxea: "Entrenatzen eta lehiatzen ondo ari ginen, baina puntuatzeak konfiantza eman digu"
Entrenatzaileak aitortu du taldeari ondo etorri zaiola lehen puntua lortzea maila gorenenean leihatzeko
Joan den asteburuan FC Badalona Women taldearen aurka lehen puntua lortu ondoren, Iñaki Goikoetxearen taldeak Granadara bidaiatu du gaur, denboraldi honetan lehen aldiz hiru puntu lortzeko asmoz. Taldeak puntu horri eta gol-averageari esker sailkapeneko eremu arriskutsutik irtetea lortu badu ere, garaipen bat lortzea garrantzitsua izaten hasia da: "Liga hasi zenetik hobeto lehiatzen eta ondo entrenatzen ari ginen, baina puntuak gehitzeak animoak eta konfiantza lortzen laguntzen du".
Iñaki Goikoetxea gero eta konfiantza handiagoa erakusten ari da jokalarietan: "Badakigu partida zaila izango dela, ondo konbinatzen dute eta baloiarekin aurkariaren zelaira iristen dira; gure baliabideekin, baloia kentzea, areara iristea eta golak sartzen hastea espero dugu, irabaztetik gertu egoteko".
Taldeak "ondo defendatzen du", eta hori bai taldeak bai zaleek ikusi ahal izan dute aurreko denboraldietan eta honetan ere, lehen hiru jardunaldietan bi gol bakarrik jaso baitituzte. Baina "hobeto egituratuta defendatu behar dugu"; jokalariek "ondo defendatzen dute, solidarioak dira eta elkarri laguntzen diote; hori zoragarria da, baina erasoan lana hobetzea falta da".
Erasoan berreskuratu diren jokalariei buruz galdetuta, entrenatzaileak Opa Clement eta Carmen Álvarezen berreskuratze-lan ona nabarmendu du, eta bihar jokatzeko prest eta deialdian egongo direla adierazi du: "Espero dugu, haiekin, erasoan tresna gehiago eta golak izatea, irabaztetik gertuago egoteko".