Iñaki Goikoetxea: "Derbia jokoan dagoenean, erraza da burua altxatu eta jarraitzea"
Larunbateko 1-3ko porrotaren ondoren, entrenatzaileak "indartsu eta motibatuta" ikusten du taldea Realaren aurkako partidarako
Iñaki Goikoetxeak ostegun honetan eman du prentsaurrekoa, igandean Zubietan, 12:00etan, Realaren aurka jokatuko den derbiaren aurretik. Partida hauek egutegian bereziki markatuta egoten direla kontuan hartuta, zein den bide-orria galdetuta, entrenatzaileak argi esan du: "Une honetan bide hori ondo orain arte ondo egin duguna egiten jarraitzea, huts egin dezakegunetan zuzentzea eta igandean irabazten saiatzea, ligan derbi bat irabazteko gogo handia baitugu".
Azken partida, Madrid CFFren aurkakoa, erreferentziatzat hartuta, beti zaila izaten den aurkaria eta 1-3 galdu berri dutena, entrenatzaileak azaldu du: "Iganderako, lehenengo eta behin, lasai egon behar gara: jakin zein talderen aurka jokatzen dugun, dakiguna ondo egin eta haien alderdi indartsuak ahalik eta gehien ahultzen saiatu".
Halaber, aurkariaren kalitate handia azpimarratzeko aprobetxatu du: "Reala urte bikaina egiten ari da eta talde ona du, lehen itzulian Edna bezalako pisu handia izan duen jokalaria galdu arren; aurreko astean 0-2 irabazi zuten bera egon gabe"; beraz, taldeak ezin duela guztiz fidatu adieraziz. Hala ere, "konfiantza dugu guk ere min egin dezakegularekin; gainera, jokalariek derbirako gogo handia dute. Eta ez bakarrik hemengoek, baita kanpotik datozenek ere, energia horretaz kutsatuz. Taldea oso motibatuta dago".
Eibarrek Zubietara zein helbururekin bidaiatzen duen galdetuta, "gure helburu nagusia beti izango da salbazioa, nahiz eta jaitsierarekiko 11 puntuko aldea izan, eta hau beti lehentasun gisa hartu behar dugu. Ondoren, beti daude helburu txikiak, hobekuntza-tartea dagoenean, baina helburu nagusi hau beti gure lehentasuna izan behar da eta, noski, ahalik eta azkarren lortzea".
PRENTSAURREKOA OSORIK