Iñaki Goikoetxea: "Defentsan sendo gaude eta erasoan hobetzen goaz"
Emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailearen ustez, "lehen bi jardunaldietan gehiago merezi izan genuen, baina animatuta gaude"
Iñaki Goikoetxea prentsaurrekoan agertu da gaur igandeko partidaren atarikoari begira, FC Badalona Womenen aurka izango dena. Azken asteotan ia mantra bat bezala errepikatu dira esladi hauek, baina errealitatea da Eibar "defentsiboki talde solidoa" dela, eta "erasoan gauzak hobetzen" doala, taldeak "gehien behar duena". Garrantzitsuena: jokalariek eta taldeak animoak galdu ez ditzatela, taldeak bere osotasunean lortzen ari duena: "Uste dut gauzak ondo egiten ari garela puntu gehiago edukitzeko, beraz espero dut igandean hemen lortzea".
"Azken pasea falta zaigu, ateari begira konbentzituta ibiltzea, amaierako emaitza erabakiko duten xehetasunak hobetzeko lan egiten dugu", azaldu du entrenatzaileak, ikusita lehen jardunaldietan emaitzak, porrota izanda ere, oso motzak izan direla, eta taldeari ez zaizkiola golak sartzeko aukerak falta izan.
Aurkariari begira, Goikok azpimarratu du FC Badalona Women taldea "ondo eñkartzen dela, batuta dagoela bai erasoan eta baita defentsan ere, oso zaila dena eta oraindik aurreko bi jardunaldietan golik ez dituela jaso", baina horrek ez du esan nahi Eibarrek minik ezin diola egingo: "Egin dezakegu, konbentzituta eta egin dezakegunan sinetsita; defentsiboki, haiek jokalari asko biltzen dituzte arean eta ez da zaila min egitea, baina egiten dugunean finko eta golari begira zorte gehiago edukitzea espero dut".
Ipurua faktorea garrantzitsua izango da igandean: "Jokalariei azaltzen diet aurkariari izerditzea eragin behar diola hemendik puntu bakarra ere eramateko aukera izan dezaten; horretarako, ikusleen energia garrantzitsua da guretzat, eta orain laguntza hori beharrezkoa dugu".