Skip to main content
EU
Kluba

IMQn hasi dute aurredenboraldia talde armagineko jokalariek

Denboraldi-aurrea asteazkenean hasiko du taldeak, eta Austriako Tiroleko Kösseneko kontzentraziora joan aurretik, SD Eibar lehen taldeko jokalariei egunota goi-lehiaketazko azterketa medikoak egiten ari zaizkie, hain zuzen, Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikako eta  Donostiako IMQ Zurriola Zentro Mediko eta Kirurgikoko Kirol Medikuntzako Unitateetan, haien osasun-egoera eta kirol-errendimendua egiaztatzeko.

Jokalari batzuei Donostian egin zitzaizkien kirol-azterketak, hala nola, Pedro Bigasi. Bilbon, gaur eta bihar egingo dira azterketak. Lehenengo egunean, Zorrotzaurre Klinikan, besteak beste, jokalari hauei aztertu zaie osasuna: Sergio Álvarez, Sergi Enrich, Yoel, Martínez eta Esteban Burgos.

Bihar, gainerakoei, hala nola, Paulo Oliveira, Cote, Kike García, Ramis, Pape Diop eta Pedro León jokalariei.

Pablo Aranda, IMQko kirol-medikuntzako espezialista, Euskadiko aseguratzaileko kardiologo Zigor Madaria eta SD Eibar taldeko Medikuntza Zerbitzuetako profesional batzuk –proba osagarriak egin dituztenak– egon dira azterketa horretan jokalariekin.

 

Proben garapena

Goi-lehiaketazko osasun-azterketak hainbat proba barne hartu ditu, esaterako, balorazio zineantropometrikoa, hots, pisua, altuera eta tolesturak neurtzea.

Ondoren, jokalarien atsedeneko balorazioa (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala) egin da. Hurrengo urratsa, ekokardiografia (bihotzaren ekografia) egitea izan da, azterketa biribildu eta ohiko miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatiak antzemateko.

Jarraian, armaginei laktatoekin esfortzu-proba maximoa egin zaie, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzeko, geroago entrenamendu-saioak hobeto programa daitezen.

Gero, balorazio isozinetikoa egin zaie, jokalari bakoitzak mugimendu zehatz batean eta abiadura konstantean egin dezakeen indar muskularra neurtzeko. Proba horren bidez, jokalarien muskuluak lesionatzeko duten arriskua ebaluatzen da, baita errehabilitazio- eta entrenamendu-programen eraginkortasuna ere.

 

IMQ, SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala

Klub armaginak IMQrekin duen harremana finkatu egin du, lehen taldeko jokalariei, laugarren urtez jarraian, goi-lehiaketazko osasun- eta kirol-azterketa osoaren eskutik.

IMQ da SD Eibar taldearen aseguratzaile mediko ofiziala, 2016/2017denboraldiaz geroztik. IMQ Zorrotzaurre Klinikako eta IMQ Zurriola Zentro Mediko Kirurgikoko Kirol Medikuntza Unitateek –non jokalarien osasun-azterketak egin diren– punta-puntako teknologia dute kirol-arloan, baita kardiologiako eta kirol-medikuntzako mediku espezialistak eta errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua ere.