Skip to main content
EU
Kluba

IMQ-k SD Eibarrekin berritu du aseguratzaile medika ofizial bezala

Igualatorio Médico Quirúrgicok (IMQ) SD Eibarren Aseguratzaile Mediko Ofiziala izaten jarraituko du, gaur goizean, Ipurua, klubeko presidente Amaia Gorostizak, Patricia Rodríguez zuzendari nagusiak eta IMQ-ko kontseilari eta zuzendari nagusi Miguel Ángel Lujuak kirol-babesletzaren gaineko hitzarmena sinatu eta gero.
Hitzarmen horren arabera, osasun-erakundeak bere zerbitzu medikuak jarriko ditu klubaren lehenengo taldearen eta talde teknikoaren eskura, denboraldi honetan, bi denboraldi gehiagotarako luzatzeko aukerarekin. Kluba mailaz jaisten bada ere osasun-asistentziak iraungo duela hitzartu da.
Akordio horren eskutik, SD Eibar taldeak, balore berberak dituzten enpresekiko lankidetza-konpromisoa sendotu du, eta IMQk, Euskadiko kirol-, kultura- eta gizarte-jarduerak babestu eta sustatzekoa.
IMQ-k 83 urteko historia du eta Euskadiko osasun-aseguratzaile nagusia da. Euskal osasun-sarerik handiena du: 1.700 profesional eta 2.400etik gora kontsulta, 354.000 bezeroren zerbitzura.