Skip to main content

Imanol, jokalari armagin berria

Athletic Clubetik utzita dator ezker hegaleko atzelaria

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarrek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute, eta Imanol Garcia de Albenizek utzita jokatuko du talde armaginean denboraldi honetan.

Lezaman hezia, Imanol García de Albeniz (Gallarta, 2000) 22 urteko ezker hegaleko atzelaria da, eta joan den denboraldian CD Mirandesen aritu zen, Athleticek utzita. Atzelari bizkaitarrak 34 partida jokatu zituen Miranda de Ebroko taldearekin, 3.009 minutu guztira, eta bi gol sartu eta bost asistentzia eman zituen.
20/21ean 26 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin Bigarren B Mailan.
Imanol lehen aldiz arituko da gaur taldekide berriekin armaginek Atxabalpen egingo duten lan saioan.
Ongi etorri Imanol!