/
Skip to main content

Ikur baten sorrera

1947ko irailaren 14an Ipuruak historiak lehen neurketa hartu zuen

There are no reactions yet. Be the first!

1947ko irailaren 14an Ipuruak historiak lehen neurketa hartu zuen

Urteen poderioz, Ipurua Eibarko ikurretako bat bilakatu da. 1947ko irailaren 14an inauguratu zen. Erregional mailako partida hartu zuen eta Eibar eta Elgoibar aritu ziren nor baino nor.

Ligako bigarren jardunaldiko neurketa izan zen eta hala, proiektuaren bultzatzaileek haien helburua bete zuten. Izan ere, 1947-1948 denboraldirako prest egotea nahi zuten.

Ipuruan jokatutako lehen partida ofizialak, jaiegun eta protokolozko izaera izateaz gain, polemikarako tartea ere izan zuen. Arratsaldeko 16:30ean hasi zen norgehiagoka, arratsalde bero eta eguzkitsuan.

Victor Sarasquetak garaikur bat eman zuen partidako irabazlearentzat eta ohorezko sakea Juanita Arrieta Jardiñeta auzoko bizilagunak egin zuen. Elgoibarko zaleak ere Txankiako autobusean etorri ziren.

Aurreikusita zegoen, partidaren garrantzia ikusita, epailea Rafael Corpasek egitea, Gipuzkoako Arbitroen Elkargoko presidente eta Lehen Mailako kolegiatuak. Hala ere, partida eguneko goizean bertan Hirugarren Mailara jaitsiko zela iragarri zuten eta kargua berehala uztea eta partidara ez joatea erabaki zuen.

Ipuruan eztabaida luzeak izan ondoren, erabaki zen marrazainetako batek, Justo de Santiagok, partida zuzentzea, eta beste marrazaina, Berruetak, bi hegalak zuzentzea.

Emaitza 0-2koa izan zen Elgoibarren alde, Echeverriak penaltiz eta Ayestak sartutako golei esker. Lehenengo golaren egilea Joseba Etxeberriaren aitonak egin zuen.  XX. mendearen amaieran Athletic Clubeko jokalari internazionala eta Mirandeseko egungo entrenatzailearen aitona zena.

Eibarrek Ipuruan jokatu zuen lehen hamaikakoa honako hau izan zen: Treku I, Deba, Arrondo, Kaiku, Mandiola, Vitoria, Galarraga, Gorrotxa, Iriondo, Avelino eta Castro.

Polemika epaileak 60. minutuan epaileak adierazitako penaltiarekin piztu zen. Penaltiaren ondorioz, gradetan iskanbila sortu zen. Partida bukatzean, segurtasun indarrek arbitroa Debaraino lagundu zuten.

Elgoibartar zale eta jokalariek kontatu zutenez, Sarasquetak emandako kopa jaso eta korrika alde egin behar izan zuten harrikadaren ondorioz.

Ipurua inauguratu zen urte berean Eibarren Juventud Deportiva Arrate kluba sortu zen. Klubaren hasierako jarduerak futbola, pilota eta atletismoa ziren, eta, beraz, Ipurua Eibarrekin partekatzen zuen.

Arratek 1965era arte eutsi zion futboleko sekzioari, eta urte horretan eskubaloiko sekzio sortu berrian oinarritu zituen bere jarduerak. Kirol horretan, gizonezkoen eta emakumezkoen Ohorezko Mailara iritsi zen, eta Europako lehiaketetan ere parte hartu zuen. Kluba 2011n desagertu zen arazo ekonomikoengatik, Asobal ligan ari zenean.

Erreportaje honetan agertzen diren datuak Jesús Gutiérrez historialari eibartarrak eman ditu, SD Eibar Fundazioaren Patronatuko kideak.

Argazki-oinak

- Familia argazkia, Ipuruako inaugurazio egunekoa.

- Juanita Arrieta inaugurazioko amabitxiak oroitzapenezko banderatxo bat eman zion Eibarreko kapitainari.

- Eibarren hasierako hamaikakoa 1947-1948 denboraldian.