/
Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: "Taldea momentu onenean dago eta gabonetako etenaldiaren aurretik beraien zelaian zerbait ateratzea da gure helburua"

"Liga hau lasterketa luzea eta gogora izango da eta lanean jarraitzea tokatzen zaigu”, adierazi du entrenatzaile armaginak

There are no reactions yet. Be the first!

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du bihar Valentziaren aurka Ligako hamairugarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa bihar jokatuko da 16:00tan Valentzian.

Entrenatzaile armagina larunbatean Santa Teresaren aurkako neurketaren inguruan mintzatu da. “Garbi dago larunbateko garaipenak konfiantza handia eman diola taldeari. Rayo Vallecanoren aurkako partida txarra egin genuen eta arantza hori kendu nahi genuen larunbatean”, esan du Dorronsorok. Larunbateko partidari buruz “defentsiboki taldea ondo egon zen eta baloiarekin egin dugun partidarik onena izan dela esan dezakegu”, aitortu du. Zentzu horretan, “oso pozik gaude biharko partidari begira”.

Dorronsorok biharko Valentziaren aurkako neurketa ere aztertu du. “Guk bezala 14 puntu dituzte. Jokalari oso onak dituzte, oso teknikoak dira eta baloiarekin protagonistak izatea gustatzen zaie. Partida oso berdindua izango da eta defentsiboki kontzentratuak egon beharko dugu lehen minututik azken minutura arte”.

Zelairen inguruan galdetuta, “egia da bere zelaian jokatzen dugula eta gainera belarra naturala dela” esan du prestatzaile armaginak. Hori kontuan hartuta, “beraiek abantaila txiki bat badute. Hala ere, larunbateko garaipena eta gero esan dezakegu taldea momentu onenean dagoela eta gabonetako etenaldiaren aurretik beraien zelaian zerbait ateratzea dela gure helburua”.

“Garbi dago 14 punturekin orandik gure helmuga urruti daukagula. Puntuak pilatzen ari gara eta lehiaketa hasieran firmatu egingo genuke garai honetan 14 puntuak izatea”, aitortu du Igeldokoak. Zentzu horretan “pozik gaude baina badakigu liga hau lasterketa luzea eta gogora izango dela eta lanean jarraitzea tokatzen zaigu”, adierazi du.