Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: "Partida zaila izango da, baina hiru puntuak lortu nahi ditugu gure helburutik gertuago egoteko”

"Taldea ondo entrenatzen ari da eta pozik gaude egiten ari garen denboraldiarekin”, esan du entrenatzaile armaginak

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du bihar Deportivoren aurka Ligako hogeigarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa bihar jokatuko da 16:30tan Abegondo futbol zelaian.

Entrenatzaila armagina biharko neurketaren inguruan mintzatu da. “Partida zaila izango da baina neurketa serioa jokatzen badugu puntuatzeko aukera izango dugu eta hori egiten saiatuko gara” esan du Igeldokoak. Talde armagina aurkari zuzen baten aurka lehiatuko da bihar. Zentzu horretan, eta Deportivoren azken garaipena eta gero, “beraiek ere badakite orain dutela dinamika on batean sartzeko eta zulotik ateratzeko aukera” aitortu du Dorronsorok. Hala ere, “nahiz eta zaila izan hiru puntuak lortu nahi ditugu bihar, gure helburutik gertuago egon ahal izateko”, adierazi du. Gainera,”lehenengo itzulian ez genuen partida ona egin beraien aurka eta errebantxa hori hartzeko gogoa dugu”, esan du Dorronsorok.

Taldea,Sevilla FC-ren aurka jokatutako partida eta gero nola dagoen galdetuta, “igandean galdu arren, taldea dinamika onean dago, ondo entrenatzen ari da eta pozik gaude egiten ari garen denboraldiarekin”, esan du. Joan den igandeko partidaren inguruan ere mintzatu da entrenatzaile armagina. “hiru puntuak lortzen saiatu ginen, baina egia da partida hauek detaile txikiek erabakitzen dituztela eta agian esperentzia pixka bat falta zaigu” aitortu du. Hala ere, “lasaitasuna transmititzen saiatu gara”. Zentzu horretan, eta hurrengo partiduetara begira, “hobetzen, ikasten eta disfrutatzen jarraitu behar dugu partiduak ondo lehiatzeko” adierazi du entrenatzaile armaginak.

Thembi jokalariaren inguruan galdetut “denen ahotan dagoen jokalaria da eta guretzako hori seinale ona da, taldeak aurraldean erreferentzi hori duenaren seinale delako”, erantzun du. Jokalariaren bertuteen inguruan, “golak sartzeaz gain, asistentziak ere ematen ditu eta zentzu horretan jokalari erreferente bat da guretzako”, esan du.

Talde armaginak bi partida jokatuko ditu aste honetan. Lehenengoa bihar, Deportivoren aurka eta bestea igandean Granadilla de Teneriferen aurka. Entrenatzaile armaginak, "partida hauetan puntuak ateratzearen garrantzia" azpimarratu du.