Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: “Partida amaierara aukerekin iritsi nahi dugu eta aukera horiek aprobetxatzen saiatuko gara”

"Gure asmoa aurkariari partida zaila jartzea eta ditugun aukerak aprobetxatzea" dio entrenatzaile armaginak

There are no reactions yet. Be the first!

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du bihar Atletico Madrilen aurka Ligako bosgarren jardunaldia jokatu aurretik. "Oso ondo defendatu beharko dugu eta defentsiboki ondo baldin bagaude, aurkariak trantsizioetan harrapatu eta aukeraren bat izatea da helburua", azaldu du.

Partiduaren zailtasunaren inguruan, Dorronsorok dio "Atletico Madril lehen postuan dagoen Bartzelonari aurre egin diezaiokeen talde bakarrenetakoa izan daiteke. Zentzu horretan guretzako argi dago partidu oso zaila dela, baina egia esan Espanyoli irabazi eta gero konfiantzarekin gaude eta beraz, aurre egiteko prest gaude".

Thembi, larunbateko jardunaldiko goleatzaileak, kolpe bat jaso zuen belaunean eta zihurrenik ez du bihar jokatuko. Dorronsorok esan duen bezala, ‘jakinda hiru egun barru beste partidu bat dugula, printzipioz erabaki dugu deskantsatzea izango dela onena’.

Hala ere, beste jokalari guztiek aukera dute deialdian sartzeko. "Gutxi galtzeko eta asko irabazteko, horrela hartzen dugu biharko erronka", dio Dorronsorok.