Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: “Lortu dugun azken garaipena gure identitatea ateraz lortu dugu eta hori izan behar da bidea"

 “Hankak lurrean izan behar ditugu eta lanean jarraitu behar dugu baina azken garaipenak konfiantza eta lasaitasuna eman digu", adierazi du entrenatzaile armaginak

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du larunbatean Real Betisen aurka Ligako hogeita bederatzigarren jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa larunbatean jokatuko da 11:00tan Felipe del Valle futbol zelaian.

Entrenatzaile armagina larunbatean jokatuko duten partidaren inguruan mintzatu da. “Partida zaila izango da, beraiek dinamika on batetik datozelako”, aitortu du. Hala ere, “Granadillaren aurkako garaipenak guri ere konfiantza eta lasaitasuna eman digu partida honi begira”. Zentzu horretan, Igeldokoak, “Santa Teresaren aurka gertatu zitzaiguna berriro ere ez gertatzea gustatuko litzaiguke”, adierazi du.

Horren harira, entrenatzaile armaginak aurkaria ere aztertu du. “Talde moduan asko hobetu dira”, esan du. “Jokalari oso onak dituzte, kalitate handikoak eta talde moduan jokatzen dute”. Zentzu horretan, “beraiei mina egitea zailangoa izango da baina guri ere, azken garaipenak, konfiantza eta lasaitasuna eman digu partida honi begira”, aitortu du. 

Teneriferen aurkako garaipenaren garrantziaren inguruan galdetuta, “partida zaila genuen aurretik eta hiru puntuak ateratzea ondo etorri zaio taldeari, batez ere konfiantza irabazteko eta pozik gaude”, adierazi du. Zentzu horretan, eta larunbateko partidari begira, taldea nola dagoen galdetuta, “gogotsu gaude eta gure identitatea berreskuratu dugu”. “Lortu dugun azken garaipen hau Eibar izanda lortu dugu, hau da, gure kasta ateraz lortu dugu eta hori izan behar da bidea”, adierazi du Dorronsorok.

Jaitsiera postuekiko taldeak duen aldea nola baloratzen duen galdetuta, “nahiko alde daukagu eta horrek lasaitasuna ere eman behar digu”, erantzun du. Hala ere, “badakigu orain bi irteera zail ditugula eta konplikatu daitekeela”. Zentzu horretan,  “hankak lurrean izan behar ditugu, lanean jarraitu behar dugu baina koltxoi polita dugu eta horrek konfiantza eta lasaitasuna eman behar digu”, adierazi du.