Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Iker Dorronsoro: “Jokalariak gogotsu daude bueltatzeko eta batez ere ilusioarekin iganderako partidura begira”

"Geldialdi honen aurretik jokalariak oso ondo ikusten genituen eta horrela jarraitzea da gure asmoa”

Iker Dorronsorok prentsaurrekoa eskaini du igandean Sporting de Huelvaren aurka Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu aurretik. Talde armaginak ezin izan ditu Sevilla FC eta FC Barcelonaren aurka jokatu beharreko neurketak lehiatu, joan den asteazkenean bi jokalarik eta prestatzaile batek COVID-19an positiboa eman eta gero.

Iker Dorronsororen jokalariak asteazkenean itzuli ziren lan saioetara Sporting de Huelvaren aurkako neurketa prestatzeko.

Oraindik lehenengo taldeko hamaika jokalari konfinatuak dauden arren, gaurko frogen emaitzak izan arte, lehen taldeko beste 11 jokalarirekin eta filialeko 8 jokalarirekin entrenatzen asi ziren asteazkenean, Iker Dorronsororenak “Jokalariak gogotsu daude bueltatzeko eta batez ere ilusioarekin iganderako partidura begira”.

Igandeko neurketaren inguruan, “ni neu oso lasai nago eta taldea lasai ikusten dut. Lasaitasuna transmititzen saiatu gara igandera begira. Geldialdi honen aurretik jokalariak oso sartuta ikusten genituen eta horrela jarraitzea da gure asmoa”.

Azken bi partidak galdu arren, entrenatzaile armaginaren ustez “bi porrot horiek ez diote minik egin taldeari, alderantziz, esango nuke bi partida horietan azken momentura arte hor egon ginen, konpetitzen, eta taldea animikoki indartua atera zen”.

Aste honetako aurkariaren inguruan “defentsiboki taldea asko sendotu da, oso gol gutxi jaso dituzte azkeneko neurketetan. Zentzu horretan, uste dut partida oso berdinduta egongo dela eta defentsiboki kontzentratuak egon beharko dugu. Defentsiboki ondoen dagoenak irabaziko duela uste dut, aurretik jartzen den taldeak asko izango du irabazia partida honetan”.